Sestao Bai sozietate publikoa erakunde hauek sustatzen dute:
ENPRESA-PARKEA
Kokapena
Sestao iparraldean, “La Naval” ontziolaren ondoan, Sestao Bai, SA sozietatea enpresa-parke bat garatzen ari da. Kokapen estrategikoa da hori: azpiegiturei dagokienez, parkeak lotura zuzena du Ballonti ardatzarekin eta A8 autobidearekin, bai eta Urbinagan egitekoa den geltoki intermodalarekin ere. Metroak, Renfeko aldiriko trenek eta tranbiak bat egingo du geltoki horretan. Gainera, enpresa-parkea Bilboko metropoli-arean ederki errotutako industria- eta merkataritza-ingurune aproposean egongo da kokatuta.
Sestao Bai, SA sozietateak 125.000 m2-ko azalera urbanizatuko ditu eta titulartasun publikoko 40.922 m2 lurzoru urbanizatu jarriko ditu bertan pabilioiak eraiki nahi dituzten enpresen esku. Sestaoko hiri-antolamendurako plan nagusiari jarraiki, pabiloiak eraikitzeko azalera hori honela banatuko da: 35.672 m2 industria arineko pabiloietarako izango da, 19.560 m2 hirugarren sektoreko erabilera mistoko pabiloietarako eta 25.475 m2 hirugarren sektoreko erabilera hutserako.
Horrez gain, 29.680 m2 bideak eta aparkalekuak egiteko erabiliko dira, eta 19.024 m2 berdeguneetarako.
Finantziazioa
Finantziazio aldetik Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak babestutako proiektua, Berrindustrializazio ekintzetarako Laguntza Programaren barruan.