Sestao Bai, SAk kalitatezko enplegua eta aberastasuna sortuko dituen industria-ehundura berria sendotzeko tresna izango da, eta Sestaoko jendearen bizi-kalitatea hobetzea du helburutzat. Sestaoren garapenean betidanik funtsezkoa izan den industria-jarduera berreskuratzea da gure asmoa.
Orain arteko egindakoak
- Aurrera fabrika zaharra botatzea.
- Lur kutsatuak garbitzea.
- Rivas kaleko 58, 62 eta 64 zenbakietako eraikinak botatzea.
- Lursailen zatiketa berriak egiteko proiektuak gauzatzea, ingurunea urbanizatzeko.
- Urbanizazio-proiektua egitea.
- Sestao Bai enpresa-parkean kokatzeko interesa duten enpresekin harremanetan jartzea.
Sestao Bai enpresa-parkea.
Laster egitekoak
- Bideak egitea (noiz hasteko asmoa: 2009 hasieran).
- Espaloiak egokitzea eta zerbitzu publikoak jartzea (argia, ura, zabor-bilketa pneumatikoa).